XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seigarren Atala.- Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak, Hezkuntza-Sailburuarekiko artezko eta agintezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Lanarigoarekiko goren-buruzagitza eta zaingoa egitea eta Saileko Arduralaritza-Atalen barne-jaurpideari dagokion guztia erabakitzea.

b) Sailaren Diruegitamuaren Aurregitasmoa antolakidetu eta gertatzea, eta gainontzeko Sailekin, Erakunde eta Izaikiekin antolakidetzaile gisa ihardutzea, ondare eta diruegitamu-gaietan.

c) Sailordetzaren menpeko ihardutze-sail eta Artezkaritza guztien egitaraugintza, bultzatze, artezte, antolakidetze eta zaingoa.

d) Jaurlaritza-Batzarrak eta Batzorde eskudunek aztertu beharreko gaien berri ematea Sailburuari, eta bai ekonomia-eragina izan dezaten erabaki, ekintza edo hitzarmen guztiei buruzko erizpena ematea ezinbestez.

e) Sailordetzaren Arduralaritza-Atalen eta atxikita dituen Arduralaritza-Atalen ihardunerako oharpide, adierazpen eta erabakiak ematea.

f) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.

g) Eta indarreango lege-manuek ematen dizkioten gainontzeko ahalmen, eskubide eta egitekoetan aritzea.

h) a) eta b) idazatietan aipatzen diren egitekoak betetzeko beharrezko eritzi diezaien erizpen, xehetasun eta agiri guztiak eskatu ahal izango dizkie Sailaren Arduralaritza-Atalei.

i) Sailordetzaren eta honi atxikitako Artezkaritzen ekintza eta helburu-egitamuen gertatze eta eraentza arteztea, lan-egitasmoak onartuz eta haien tegi eta idazguetango ekintzapideen antolakidetze eta ikuskatzearen ardura bere gain hartuz.

Zazpigarren Atala.- Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak Diruegitamu eta Eraentza-Egitamuko Lantalde bat izango du bere menpe; Lantalde honek laguntza emango dio Sailaren diruegitamuaren Aurregitasmoa gertatzen, eraentza-egitamuaren arta egiten, diruegitamu-egitarauak gauzatzen eta zuzentze-arauak eta beharrezko ekonomia-erizpenak ematen.

Zortzigarren Atala.- Halaber, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordearen menpe egongo da Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusia.

Zerbitzuen Ikuskaritzako Buruzagitza aukerango izendapen bidez, deialdi irekia eginda, beteko da Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordearen saloz.

Buruzagitza honek, bere araudiak eman diezaionaren kaltetan gabe, honako egiteko hauek izango ditu funtsean: a) Sailaren menpeko Arduralaritza-Atalen, Erakundeen eta Tegien erakuntza eta ihardutze-moduaren Ikuskaketa, bereziki lanarigoari, bideei, diru-jaurpideari, antolapide eta hornidurei dagokienetan.

Aurreko idazatian aipatzen diren egitekoak, eskuduntzea eginda eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Saileko Zerbitzuekin bere agintepeko alorretan antolakidetuz beteko dira.